ENKARTERRI NESKAK F.K.E - Gueñes - Gallarraga nº 20 A, 2º C 48 830 Gueñes (Bizkaia) - 653 01 44 55 / 685 73 49 67 - info@enkarterrineskak.net
ESKERRIK ASKO JABI!
Jabier Etxeberria argazkilariak atera dizkigu klubaren argazki ofizial guztiak. Eskerrik asko!
BABESLEAK
LOTURAK
ENKARTERRI NESKAK Futbol Kirol Elkartea - Gueñes 2008ko Ekainaren 5ean jaio zen. Hausnarketa sakon baten ostean eta emakumeen futbolak dituen ezaugarri eta beharrizan berezituak kontutan izanda, neskentzako futbol kluba sortzeko ordua zela erabaki genuen Enkarterri Eskualdeko hainbat neska futbolarik.
Gure eskualdean emakumeen futbol talde ezberdinak egon dira mutilen futbolean ziharduten kluben barnean antolatuta, baina aurrean duzuena da emakumeentzako futbol kluba sortzeko lehenengo ekimena. Gure asmoa eta filosofia emakumeen futbola bultzatu eta gizarteratzea da, kirol hau praktikatzen dugun neskek eta etorkizunean praktikatuko dutenek ahalik eta erreztasun gehienen izan ditzagun eta motibatuta sentitu gaitezen.
Egun ENKARTERI NESKAK taldea 41 neskok osatzen dugu. Eskualde osorako Kirol Elkarte bakarra sortu dugun arren, Enkarterriko eta inguruetako herrietatik gatoz (Gueñes, Sodupe, Zaramillo, Zalla, Aranguren, Balmaseda, Gordexola, Sopuerta eta Okondo) eta 2009/10 denboraldian Bizkaiko Futbol Federatuaren 2. Lurralde Mailan eskuartuko duen talde bat eta Eskola 7-Futbolean infantilen mailan arituko den beste bat ditugu. Gaur egun ere, Eskola 7-Fubolean aritzeko talde alebin berria sortzeko lanean gabiltza, eta jokalari batzuk badaude ere, besteren baten beharrean gaude.
Gure jokalari guztiei dohainik emango zaie ekipazio osoa (mediak, praka motzak, lehenengo eta bigarren kamiseta), entrenamendurako beste ekipazio bat, txandala, sudadera, kalerako kamiseta, añoraka eta kirol poltsa.